Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenaren estilistika konparatu baterako materialakperpaus erlatibo esplikatiboak euskaratik gaztelaniara eginiko literatura-itzulpenetan
- BIGURI OTXOA DE ERIBE, JUAN LUIS
- Carlos Cid Abasolo Doktorvater
Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 24 von November von 2016
- Joaquín Garrido Medina Präsident
- José Manuel López Gaseni Sekretär/in
- Irantzu Epelde Zendoia Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Tesian perpaus erlatibo esplikatiboen kasuan euskararen eta gaztelaniaren artean dauden aldeak ikertzea da, itzulpengintzaren beharretara begira, Estilistika Konparatuaren eta Itzulpen-Ikerketa Deskriptiboaren metodologia erabiliz. Horretarako, corpus bat osatu da euskaratik gaztelaniara itzulitako hamar eleberri garaikideren hustuketatik ateratako adibideekin, gaztelaniazko itzulpenetako erlatiboak eta sorburu-testuetako baliabideak binomiotan elkartuz, helburua izanik ikustea zernolako baliokidetasun testualak dauden sorburu-testuetako eta xede-testuetako baliabide desberdinen artean, eta, bide horretatik, hizkuntza bakoitzaren estilistika parez pare jartzea. Horrela, corpusaren azterketak argi utzi du, euskararen eta gaztelaniaren kanon sintaktiko-estilistikoak desberdinak direla gaur egun, oro har erlatiboaren, eta, zehazkiago, erlatibo esplikatiboen erabilerari dagokionez, itzulpen-tipologia guztietan, hots, bai itzulpen alografoetan, bai autoitzulpenetan bai eta itzultzailearen eta idazlearen artean egindakoetan ere.