LC teknika desberdinen erabilera Sindrome metabolikoaren aurkako terapian erabiltzen diren farmakoen determinaziorako

  1. Iriarte, Gorka
Dirigida por:
  1. Rosa Maria Alonso Rojas Director/a
  2. Itxaso Maguregui Olabarria Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 26 de julio de 2011

Tribunal:
  1. María Isabel Arriortua Marcaida Presidente/a
  2. Olatz Zuloaga Zubieta Secretario/a
  3. Joana Larreta Astola Vocal
  4. Nerea Ferreiros Bouzas Vocal
  5. Jon Sanz Landaluce Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 313690 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Sindrome metabolikoa hipertentsioa, dislipemia, diabetesa eta gizentasuna bezalako arrisku-faktoreen ondorioz ematen den asaldura da. Gaixotasun hau dutenen artean, eritasun kardiobaskularrak eta 2 motako diabetesa izateko probalbilitatea nabarmen areagotzen denez, Sindrome metabolikoa hilkortasun-tasa handiarekin zuzenean erlazionatzen da. Asaldura honen aurka erabiltzen den terapia farmakologikoa, konplexutasun handikoa da, arrisku-faktore desberdinei aurre egin behar baitie. Terapia kardiobaskular konbinatua deiturikoaren barruan, era desberdinetako farmako-familiak erabiltzen dira. Tratamenduaren egokitasunaren inguruan hausnartu eta ondorioak atera ahal izateko (dosia igo/jaisteko, tratamendu aldaketa egiteko, konbinaketen sinergia aztertzeko, tratamendu jakin baten eraginkortasun eza eragiten duten arrazoiak ulertzeko, . . . ), farmako-familia hauen kontzentrazio plasmatikoen monitorizioa bermatu beharra dago. Ezaugarri fisiko-kimiko oso desberdineko konposatuak matrize biologikoetan kontzentrazio terapeutikoetan determinatzeko, selektibitate eta sentikortasun handiko metodo analitikoak garatzea behar beharrezkoa da. Ikuspuntu analitiko batetik ikusita, arrisku-faktore nagusi hauek, bakoitza bere kabuz, modu sakon batean ikertuak izan direla kontsidera daiteke. Harritzekoa da ordea, arrisku-faktore hauen aurka erabilitako farmako familia desberdinen aldi bereko analisi metodorik apenas garatu ez izana. Ikerkuntza-lan honek asaldura metabolikoak duen hutsuneari irtenbide analitikoak proposatzera dator. Erakusten duen sinergia altuagatik AHA-II, diuretiko eta estatinen arteko terapia konbinatuari erantzungo dioten determinazio metodo sendoak diseinatuko dira. Horretarako, teknika kromatografiko likido desberdinak garatu dira (optimizatu aurrena, eta balidatu hurrena). Kromatografia likidoaren unibertsoa irauli duen UHPLC prozedurari arreta berezia ere jarriko zaio, hamarkada erdiren buruan munduko laborategi analitikoetan horren ekarpen emankorrak ekarri dituena. HPLC tradizionala UHPLCarekin konparatzeko aukera ere emango du lan honek.