Marrazkia, espazioaren partitura. Mugapeko marrazketa-esperimentazioan oinarritutako ikerketa

  1. MARTIN COLORADO, JON
Dirigida por:
  1. M. Paz Del Valle de Lersundi Manso de Zuñiga Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 08 de septiembre de 2017

Tribunal:
  1. Pedro Osakar Olaiz Presidente/a
  2. Juan Manuel Barredo Cahue Secretario/a
  3. Jose Maria Bullon de Diego Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 143802 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Teknika eta denbora mugatuetan abiatutako sormen-ariketa bezala planteatzen dugu honako tesi hau. Gure ekarpen nagusia 2013ko azaro eta 2015eko martxo bitartean tinta txinatarrez egindako marrazkiak dira; tesiaren sorkuntza-prozesuaren baitan zedarritutako tartea -2012ko azaroan hasi eta 2016ko azaroan bukatua-.Tesi hau sorkuntza ikerketa bezala ikerketa-ildoan kokatzen da. Honek arte jarduera jakintza-esperientzia gisa nabarmentzen du, eta ikerkuntza arte ekimenaren bidez egiteko aukera azaldu. Lehenengo helburua ikerketa modu honetan sakontzea izan da. Gurean ikerketa-ildo berria izanik, hau argudiatzea ere ezinbestekotzat jo dugu, eta horretarako Europako beste ikerlariek eta ikerketa taldeek egindakoa ezagutu behar izan dugu.Gure helburu nagusia ikerketa marraztuz gauzatzea izan da, hain zuzen; aldez aurretiko baldintzak ezarrita, ariketa bat planteatzea plastikak berak ekarpenak egin diezazkigun. Marrazteko orduan ez dugu gairik ezarri, modu-estrategiak baizik, emaitza programatu barik.Eraikitze prozesu honetan badago, batez ere, irudiaren egungo erabilpenaren gaineko elkarrizketa pizteko asmoa -gaurko testuinguruan irudia oso erraz, abiadura bizian eta ezin konta ahala bider sortu eta partekatu baitaiteke-. Honi lotuta sorkuntza prozesu hau eta bertan topatutako gakoak erakutsi, komunikatu eta ulergarri aurkezten saiatu gara.