Birsortze neuralean erabiltzeko hortz muineko ama zelulen gaitasun funtzionalaren azterketa
- LUZURIAGA GONZALEZ, JON
- Gaskon Ibarretxe Bilbao Director/a
- Fernando Unda Rodríguez Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 19 de diciembre de 2018
- Aintzane Asumendi Mallea Presidente/a
- Francisco Javier Catón Vázquez Secretario
- Mathieu Lafourcade Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ezaguna da hortz muin helduak zelula ama populazio garrantzitsu bat duela barnean, hauei, hortz muineko zelula amak deritze (ingelesez, dental pulp stem cells, DPSCs). Oinarrizko egoeran aurkezten dituzten zelula neuralen markatzaileak, zelula ama neuralek baino irisgarritasun handiagoa, jatorrizko organoaz kanpo hedatzeko ahalmena eta neurodesberdintzapen ahalmenak, bakarrak bilakatzen dituzte giza DPSCs-ak (gDPSCs-ak) gorputz helduan aurkitu daitezkeen beste zelulekiko. Izan ere, birsorkuntza neuraleko terapia zelular autologoetan erabilgarriak izan daitezke. Normalean erabiltzen diren hazkuntza eta mantentze medioek behi serum fetala (BFS) dute konposatu garrantzitsuena bezala, zeinek gDPSCs-en hazkuntza azkarra eta azalerako geruza bakar itxurako hazkuntza zelularra eragiten duen. Era berean, BFS-aren presentziak alergiak, zein erreakzio immunearen aktibazioa eragin ditzakela deskribatua dagoin vivo, konposatu honen erabilera tratamendu klinikoetatik baztertzea ezinbestekoa delarik. BFS-ak sor ditzakeen arazo medikotik at erabilgarritasun arazoak ere sor ditzake, izan ere, serumaren presentzian gDPSCs-ak leinu mesenkimaletara bideratzen direla, eta beraz, potentzial neurogenikoa galera dagoela aztertu dute zenbait autorek literaturan. BFS-aren erabilerak dakartzan eragozpen guztiek ezinbestekoa egiten dute serum gabeko eragile neurogeniko berritzaileen diseinua eta hobekuntza.Hurrengo lanean, serum gabeko hazkuntza mediotan ereindako zelulen ezaugarriak ezagutzea izan da gure xedea. Lortutako emaitzek inolako aldaketa genetiko edo epigenetikorik jasan izan ez duten gDPSCs-ak, zelula ama neuralek (ingelesez, neural stem cells, NSCs) sortzen dituzten neuro-esfera egituren antzeko hortz-esferak sortzeko duten ahalmena berretsi zuten. Hortaz aparte, bai serum gabeko zein serum-dun hazkuntza mediotan hazitako gDPSCs-ek zelula ama mesenkimal izaera eta ezaugarri pluripotentzialak mantentzeko gai zirela frogatu genuen. Hala ere, erabili genituen serum gabeko hazkuntza ingurune espezifikoek ezaugarri desberdinak erantsi zizkien gDPSCs-ei. gDPSCs-ak Neurocult¿ desberdintzapen neurogeniko medioan, NSCs-ak egunerokotasunez desberdintzeko erabiltzen den serum gabeko hazkuntza medioa, izan zirenean haziak, hauek glia eta neurona markatzaile helduak adierazteko gaitasuna zutela ikusi genuen. Honetaz aparte, markatzaile ama mesenkimal eta neural goiztiarrak adierazten dituzten genetikoki aldatu bariko gDPSCs-ez gain, CD31, markatzaile endoteliala, adierazten zuten gDPSCs-ak deskribatzen lehenak izan gara serum gabeko hazkuntza ingurunea erabiliz. Kasu honetan, Neurocult¿ hedapenerako medioa erabili genuen. Gainera, timo-gabeko xagu biluzietan garezur barneko gDPSCs-en txertaketa eta hilabete baten ostera, CD31+, Nestina + zelulak burmuineko odol-hodien zelula endotelialekin batera elkarbizitzen eta hauen laminina adierazpena areagotzen aurkitu ziren. Bestalde, gDPSC-ak StemPro MSCTM (STP) izeneko, zelula ama mesenkimalentzako hazkuntza ingurune komertzialean haziak izan zirenen. Era berean, STP-k zelulei eskainitako aldaketa molekular eta fisiologikoak erabiliz, markatzaile pluripotentzialen eta gandor neuralen (GN) markatzaileen handipen bat antzeman genuen gDPSCs-ek aurkeztutako ahalmen neurogenikoaren igotzearekin batera. Honek guztiak, gandor neuraleko ama zeluletarantz (ingelesez, neural crest stem cells, NCSCs), hau da leinu primitibo baterantz atzera pausu bat iradokitzen du.Gure emaitzek, serum gabeko erabilera gDPSC-ak hazteko egokia dela adierazten dute. Ez ziren bakarrik serum-aren erabilerarekin erlazionatutako arazoak ekidin, baizik eta leinu neuraletara asko erraztu dezakeen gandor neuraleko ama izaeraren agerpena lortu zen. Neurodesberdintzapenetik harago, serum gabeko eragileak erabiliz gDPSCs-tatik eratorritako zelula endotelial funtzionalak, burmuinean integratzeko eta odol hodiak sortzeko gaitasuna erakutsi zuten, lortzen lehen taldea izan gara .Laburbilduz, gDPSCs-en zelulen bideragarritasunarekin, ¿amatasun¿-arekin, ahalmen neurogenikoarekin zein sistema biziekin izan dezaketen elkarrekintzekin zerikusia duten serum gabeko zelula hazkuntzek sor ditzaketen zalantzak argituak izan dira. Gorago aipatutako ezaugarriekin batera gDPSCs-ek erakutsitako gaitasun neurogeniko eta berriki aztertutako zelula endotelialetara desberdintzeko ahalmenak ikusita, gDPSCs-ak nerbio-ehun birsortze terapietan erabiltzeko gizaki helduetan aurki daitezkeen zelula ama aproposenak direla ondorioztatu daiteke.