Erakunde politikoen bidezkotza gaztetxoen baitan

  1. BARANDIARAN IRASTORZA, JAVIER
Dirigida per:
  1. Pako Garmendia Director/a

Universitat de defensa: Universidad de Deusto

Fecha de defensa: 21 de de desembre de 2000

Tribunal:
  1. José Antonio Garmendia Martínez President
  2. Javier Elzo Imaz Secretari/ària
  3. Patxi Juaristi Larrinaga Vocal
  4. Xabier Aierdi Urraza Vocal
  5. José Antonio Artamendi Muguerza Vocal

Tipus: Tesi

Resum

Ikerketaren zergaitia Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte bizitza zutabetu eta baldintzatzen duten oinarrizko arau eta erakunde amankomunek bidezkotza maila ezberdina jasotzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko gizartekideen aldetik. Gizarte barruti honetan kokaturiko gizartekideen artean herri izateari buruzko ideia ezberdinak gauzatzen dira, herri elkartea ulertzeko pentsamolde ezberdinak, proiektu eta hitzaldi ezberdinak. Egoera honek, maila ezberdinetako aktore politikoen jokabide anitzak eta kontrajarriak erakusten ditu. Era honetan, herrikideen arteko zatiketak eremu amankomunaren ahultasun bat erakusten du. Erakunde amankomunei buruz eginiko ulermena nolakoa den eta beraiekiko agertzen den bidezkotza jarrera ezagutzeak interes berezia du zatiketa egoera honetan, gizartekideak zerk bereizten eta zerk batzen dituen ezagutu ahal izateko. Ikerketaren helburua Ikerketa honen helburua egungo gizarte egitura, erakunde amankomun publikoei dagokioenean, gaztetxoen baitan ulertzeko dauden modu ezberdinak ezagutzea da, erakunde horien bidezkotza zenbaterainokoa den aztertzea eta hari beretik, jarrera horiek baldintzatzen dituzten hitzaldien eragileen nondik norakoa ezagutzea. Nor ikertu dugu Euskal Autonomia Erkidegoko ikasketa ertainetako ikasleei galdekizuna egin diegu. 3º BUP, 3º LOGSE, FP II-I eta REM II-I ko ikasleei. Galdekizuna 1996/97 ikasturtean burutu zen. Ikerketa burutzean ikasle hauek 16-17 urte dituzte. Guztira 3.077 galdekizun burutu ditugu; galdekizunean galdera itxiak eta irekiak egin ditugu. Gaztetxoak aukeratu ditugu gure ikerketa bideratzeko, hai zuzen ere, egun ezarritako Konstituzioaren eta Estatutuaren egituraren ondoriozko gizartean gizarteratuak izan direlako eta egitura hauek sortu ziren garaian zegoen baino gizarte baterapen handiagoa dagoen ala ez ikusi nahi genuke. Metodologia Metodologia praktikoa: Ikerketa burutzeko galdekizun bat burutu da galdera irekien eta itxien bidez. Teoria metodologikoa: Teoriaren ikuspegi metodologikoari dagokionean, gure ikerketa bideratzeko alde batetik, giza subjektibotasunean gizarte egituraren errealitatea antzeman daitekeenaren teoria geure egiten dugu Berger eta Luckamani jarraituz. Bestalde, gaztetxoen baitan gizarte egituraren bidezkotza maila eta bidezkotza hau eragiletzen duten izanbide eredu ezberdinen azterketa bideratzeko Kultura Politikoaren kontzeptua bateratzailea geureganatu dugu. Ikerketaren zutabeak Ikerketak hiru zutabe nagusi ditu. Lehenengo zutabean, gaztetxok Espainiako Konstituzioan eta Gernikako Autonomia Estatutuan oin hartzen duten erakundeekiko erakusten duten bidezkotza jarrera aztertzen da. Bigarren zutabean, gaztetxoen izanbide politikoa aztertzen da eta izanbide politiko horrek erakundeekiko bidezkotza jarrerarekin duen erlazioa. Hirugarren zutabean, gaztetxoen izanbide politikoaren eta gainerako izanbide eredu ezberdinen (nazio izanbidea, hizkuntzakoa eta politikagintzarekiko jarrera baloratiboak) arteko erlazioa aztertzen da. Azkenik, izanbide politikoak gaztetxoen partehartze politikoan duen eragina ikertzen da.