Antzerki-teknikak ikaskuntza-eragile gisarol-jokoa eta antzezpena

  1. de Ágreda Coso, Eduardo
Zeitschrift:
Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria

ISSN: 1136-5714 2530-3287

Datum der Publikation: 2021

Jahr: 39

Nummer: 98

Art: Artikel

DOI: 10.54512/GYZV4354 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen Access editor

Andere Publikationen in: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria

Zusammenfassung

Antzerki-teknikak, oinarri-oinarrian ekintzak imitatzeko printzipioari lotuta daudenez, ikaskuntzaren parte izan dira aspalditik. Are gehiago; pentsa dezakegu «irakaskuntzaren alderdi teatrala» antzinatik egon dela presente, nahiz eta ez den aipatzen ikaskuntzari buruzko lehen iturri bibliografikoetan. Izan ere, irakaskuntzan imitazioa funtsezkoa dela jotzen da gizakiek elkarrengandik ikasten hasi zirenetik, eta, hartara, ez dela nabarmentzeko modukoa. Lerro hauen bidez, mota horretako baliabideei buruzko datu batzuk emango dira, lehen eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan noiz eta nola erabili diren argitzeko. Amaitzeko, teknika horietako bi garatuko dira (rol-jokoa eta antzezpena), bigarren hizkuntzako ikasleekin erabil daitezen; zenbait adibide emango dira, eta antzerki-teknikek zer onura dakartzaten eta hizkuntzen eskoletan teknika horiek aplikatzeko zer urrats eman behar diren azalduko da.