Emakume zientzialariak Euskal Herriko ziber-hedabideetanikusgarritasunaren eta eraikitako iruditeriaren azterketa
- EIZMENDI IRAOLA, MAIDER
- Koldobika Meso Ayerdi Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 26 de enero de 2022
- María Pilar Rodríguez Pérez Presidente/a
- Simón Peña Fernández Secretario/a
- María Teresa García Nieto Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ikerlanak emakume zientzialariek Euskal Herriko ziber-medioetan duten tartea eta haien inguruan eskaintzen den irudia aztertu ditu 2014 eta 2019 epealdian, jakintza-eremu orotan ari diren profesionalak kontuan hartuta. Horretarako, jakintzagai desberdinei erreparatu zaie berrikuspen bibliografikoan: emakumea eta komunikabideak, zientzia-kazetaritza eta sareko komunikabideak. Triangelatze-metodologikoa baliatuta, teknika kuantitatibo eta kualitatiboak uztartu dira; zehazki, eduki analisia, erdi-egituratutako elkarrizketak eta talde eztabaida elkarrizketa. Hiru ataletan berezi da landa-lana: argitalpenen analisia, erredakzioetako lan-errutinen azterketa eta gaian aditu diren profesionalen hausnarketen analisia. Emaitzek, laburbilduz, emakume zientzialarien ikusgarritasun kuantitaboan aurrera pausuak nabarmendu dituzte, oraindik, ordea, zientzia-iturri gisa duten zilegitasuna auzitan dagoela ondorioztatu da, besteak beste, profesional hauen inguruan zabaltzen den mezuak emakume zientzialari gisa dituzten zailtasunetan eta ezhoikotasunaren pertzepzioan fokatua dagoelako. Landa-lanean oinarrituta, tesiak ekarpena egin nahi izan du, emakume zientzialariak komunikabideetan ikusarazteko gomendioak sorta osatuta.