Euskara unibertsitate mailan atzerriko hizkuntza gisa irakasteazorroztasunetik malgutasunera

  1. Karlos Cid Abasolo 1
  1. 1 Universidad Complutense de Madrid
    info

    Universidad Complutense de Madrid

    Madrid, España

    ROR 02p0gd045

Revista:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Año de publicación: 2022

Volumen: 56

Número: 2

Páginas: 303-315

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/ASJU.24658 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Resumen

Nola planteatu behar dira euskara irakasgaiak Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan? Abiapuntutzat hartuta UPV/EHUko 2014ko Uda Ikastaroetan Etxepare Euskal Institutuak gonbidaturik egin nuen hitzaldia eta hitzaldi hartan oinarrituta 2016an argitaratu nuen artikulua, azken urteotan eguneratu egin dut galdera horrentzako erantzuna, ikuspuntu murritz samarraren ordez irizpide malguagoak erabiliz. Urte luzez, “menu” bakarra eskaini nuen; azken urteotatik honantz, ordea, hiru, “bezeroen” (hots, ikasleen) nahi eta beharrei egokituak: lehenengoa gehien bat filologikoa da, baina euskararen irakaskuntza praktikoari ere tarte bat utziz; bigarrena, ordea, gehien bat praktikoa da, baina alderdi filologiko interesgarriei ere tarte bat eskainiz; hirugarrena, ordea, ikasle euskaldunei zuzendua, B1, B2 edo C1eko azterketa presta dezaten. Hirurak izan daitezke gozoak, osagai egokiak erabiliz gero. Eta hirurak izan daitezke garratzak, osagai desegokiak erabilita. Nolanahi ere, bi osagai erabili behar dira ezinbestean: erakargarritasuna eta gainerako hizkuntzen irakaskuntzarekiko balio erantsia.